ikaskuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikaskuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

DATU BILKETA ETA ANALISIA





Resultado de imagen de dibujo chica pensando

Nire irakaskuntzaren ebidentziak bildu aurretik ausnatu nuen noiz nola norekin... ikasten dudan. Lehenengo pauso hau ez zitzaidan kostatu baina nire ikaskuntza nola irudikatu jada ez zen hain erraza izan. Taldean erabaki genuen gure irakaskuntza irudikatze zuten argazkiak nahiz bideoak klasera eramatea partekatzeko eta elkar eztabaidatzeko. Ezin nuen soilik elementuetan, pertsonetan edo tokietan fokalizatu hori dela eta era guztietako argazkiak atera nituen.

Argazkiak atera nituen (tatamiari, etxeko liburutegiari...) eta beste argazkiak mugikorretik, sare sozialetatik edota argazki albunetatik atera nituen. Azken finean niri pertsona bezala eragin didan horok suposatu du nolabaiteko ikaskuntza eta eragina izan du.

Geroago taldekide guztion karkografiekin bideo bat egitea pentsatu genuen, honela arderdi digitala ere jorratu genezakeen.

Honelako ikerketa bati esker ohartu naiz benetan zer nolako eragina daukan eskolaz aratago ematen den ikaskuntzak. Nire ikuspuntutik transferigarritzasun bidirekzionala ematen da. Eskolan ikasten dena kalerako baliogarria da, baina hare eta gehiago eskolatik at ikasitakoa guztiz erabilgarria da eskolan.

 Taldean egon ziden eztabiden grabaketa: 

https://soundcloud.com/irene-loureiro/audioa

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

Nola eta zer ikasi irakasle izaten laguntzeko?


Txikitatik izan nahi nuen etorkizunean irakasle eta honetarako prestakuntza gehienbat eskolak edota unibertsitateak emango zidala uste nuen. Baina badirudi nahastuta negoela; benetan nondik jaso dudan ezagutza hausnartzen hasi naizenean ohartu naiz kanpoko faktoreek gehiago aportatu didatela. Nik argi daukat nere kartografian agertuko lirateken hainbat arlo. Azken finean gutariko orok badituko motibatzen gaituzken aspektuak, bizipenak, ibilbide honetan baliagarriak izan zaizkigun pertsonak, helmugak.... Eta hauek guztiak markatu gaituzte pertsona bezala eta era berean etorkizuneko irakasle bezala.

Nik oraindik hausnartzen jarraitzen dut eta idazten nijoan einean ideak argitzen ditut eta zalantza berriak ere planteatzen zaizkit.

Ikerketa kolektibo bat egin aurretik norberaren ikerketa bat egin behar da. Nire kartografian argi daukat nire familia, bizitzan zehar ezagutu ditudan lagun ezberdinak, nire entrenatzailea, hainbat irakasle, judoa, artea... azalduko liratekela.

Nere lehenengo erronka NON, NOLA, NOREKIN.... ikasi dudan argitzea da. Bestalde baditut argi nere bizitzan eragina izan duten hainbat alor, baina  hauek guztiak nola plastu?, non jarri fokoa? nola azaldu? nola hierarkizatu?.....

Oso interesgarria irudituko litzaidake gure irakasleen horrelako kartografia bat ikusteko aukera izatea.

Norberak non, nola ... ikasi duen argitzea klabea da etorkizunean gure ikasleen ikaskuntza prozesua ulertu ahal izateko. Eta interesgarria, niretzako beharrezkoa litzateke  haurren motibazioetatik abiatzea beren ikaskuntza eraikitzeko, niri ikuspuntutik soilik horrela sortzen delako benetako ikaskuntza eta loturak.